XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pakearen aldeko gurutz-bidea1
neretzat ain da atsegin,
gertatutako gai bati buruz
orain nai nuke itzegin.
ortatik zuten otsegin,
ostiral santuz gurutz-bide bat
bear genduela egin,
Euskalerria pake santura
berriro biurtu zedin.
2
Iturriotztikan gora,
ta Zelatuna iritxitzean
artzai-txabolan ondora,
ordurako an egoteko zan
irratiko emisora;
gurutz-bidea egiñez gero
danak andik Erniora,
baiñan etziran ondo portatu
giroa eta denbora.